Gu

Gu

Egun bakoitza opari bat DA, eta gu ou oso kontziente gara hortaz. Dagoen guztiaz, baina zenbaitetan gure paisaiaren parte diren hodeiez ere bai. Baina ESKER ONA Bizitzarekiko jarrera gisa hartuz, Bizitzaren puska txiki bakoitza ospatzea gustoko dugu. Ezer handirik gerta dadin itxoin gabe, baina halakoak ere ospatuz. Orain eta hemen dena ospa baitezakegu, garena garela ere bai.

Geuk ere maite ditugun pertsonak agurtu behar izan ditugu.

Haien aldamenean egon amaieraraino. Bizitzari buruzko irakaspenak eman dizkigute heriotzaren atarian. Gero eta jende gehiago etortzen zaigu agur esaten jakiteko modu, espazio, momentu, toki baten eske.

Heriotza hitza aipatzeak ez gaitu beldurtzen. Heriotza, gaur garen Bizitza honen parte bat. Momentu hori omendu nahi dugu. Baita ospatu ere.

Horregatik Bizitza eta Bizitako Bizitza Ospatu nahi ditugu, zurekin. Hala egin dezazun lagundu.

Ailoflaif-en atzean...

Miryam Artola Dendaluce dago

Pertsonekin eta erakundeekin lan egiteak, haien arteko hartu-emanek, haiek motibatzen dituenak (gaituenak) eta haiei esparru pertsonal eta profesionalean laguntza emateak nire ibilbide pertsonala eta profesionala markatu dute.

Nire prestakuntza 1997an hasi zen Deustuko Unibertsitatean egin nuen Ekonomia eta Enpresa Zientzien lizentziarekin, baina gaur egun sakontzen jarraitzen dut ez baitiot inoiz ikasteari uzten. Nire prestakuntzak eta jakin-nahi pertsonalek Mexikora eraman ninduten, besteak beste.

2011n Muxote Potolo Bat proposamena abiarazi nuen, diseinuan, komunikazioan (produktuak eta zerbitzuak) eta errazte bisualean (visual thinking+ekipoen coaching+garapen organizazionala) lan egiten duen enpresa bat.

Sinboloen garrantzia

flor de Zempazuchitl

Zempazuchitl lorea

Mexikon bizi izan nintzen urte batzuez. Eta (era positiboan) harritu ninduen ikusteak han Bizitza eta heriotza elkarrekin bizi direla. Hildakoen egunak (#Azaroak2) heriotzarekin eta haren sinbologiarekin duen loturak deskribatu ezin den balioa hartzen du. Horregatik sartu genuen zempazuchitl lorea eskaini nahi dizugunaren barruan. Kolorez, sinbologiaz eta esanahiz betea.

muxote

MuxotePotoloBat

Gure “Bizitzaospatzendugu” horren oinarrian. Gure proposamena egun berri bakoitzari ongietorria emateko. Garena garela ospatzen dugun horretan.

hicetnunc

HicEtNunc

Gure mantra. Hemen eta orain. Momentu paregabe hori. Bagaren eta existitzen garen momentu hori. Presente egonda bizi. Kontziente izanda bizi. Ona den guztiarekin, hain ona ez den guztiarekin.

luz

Argia

Txoko guztiak argiztatzen dituena eta dizkiguna. Eta arimaren txoko ilunak ikusgarri egiten dituena. Goizeroko argia. Begirada batena. Benetako Adiskidetasunak eskaintzen digun argia. Abizenik gabeko Maitasuna.

sombra

Itzala

Itzalik gabe argirik ez dagoelako. Egun ilunetan koloreek bizitasuna hartzen dutelako.

amistad

Adiskidetasuna

Maitasun garbia. Adiskidetasunak toki berezia merezi du, gure Bizitzan ospatua, ohoratua. Konfiantzaz, zahurgarritasunaz, barren barrenetik emateaz mintzo den Adiskidetasun hori. Adiskidetasuna eta hura ospatzeko dauden modu guztiak aldarrikatzen ditugu.

arrugas

Zimurrak

Urteak betetzea gozamena da. Guregan dirauen Bizitzaren isla da. Eta nahi dugun moduan, gure inguruan daudenekin ospatu ahal izatea. Urte oro, etapa oro, urrats oro ospatzen dugu.

colores

Koloreak

Koloretakoak garelako, ezberdinak, osagarriak… eta gutariko bakoitzak behar ezberdinak eta gauzak egiteko modu ezberdinak ditugulako, nork bere unea, bere historia, bere festa.

regalo

Oparia

Besteei eta geure buruari oparitzearen artea. Zure bihotza eskaintzekoa. Ematen jakitea, baina jasotzen ere bai. Gure ondoan dagoenaren oparia. Maitatzearen oparia eta maitatuak izatearena. Hemen, gaur, orain egotearen oparia. Garena garela ospatu ahal izatearen oparia. Bizitzaren oparia.